CNC mekanizazioetan eta mekanizazio konbentzionalean espezializatuta dagoen enpresa bat gara, Gipuzkoan kokatuta gaude eta mekanizazioaren sektorean 25 urtetik gorako esperientzia dugu. Gipuzkoan dugun lantegian makineria zehatza eta langile kualifikatuak ditugu, mekanizazio ezin hobea ziurtatzeko.
Tona 1 arteko piezen mekanizazioa
10etik 1.000ra bitarteko serietan
Txirbil-harroketa bidezko zehaztasuneko mekanizazioa. Bezeroaren lagina edo planoa oinarritzat hartuz fabrikatutako piezak. Piezak erabat amaituta entregatzen ditugu, tratamenduak barne.
Makineria-piezen konponketa eta multzoen muntaketa, bezeroak halakorik behar badu.
Batez ere papera, aeronautika, hidraulika, pneumatika, balbula eta nekazaritza-makineriarako lan egiten dugu.
Mota guztietako metalak: altzairua, burdinurtua, aluminioa, altzairu herdoilgaitza, letoia, brontzea eta materia plastikoak.
Tratamendu termikoak eta elektrokimikoak (kromoztatzeak, nikeleztatzeak, anodizazioak, zinkeztatzeak eta abar), fosfatazioa, artezketa.
Gure lanetan kalitate gorena eskaintzen dugu, eta horretarako egiaztapeneko eta kalitate-kontrolerako gela bat daukagu.